XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasunaren billa (II)

Bixente Barandiaran

Lenago esan bezala lagun arteko kontuak ola izaten dira.

Egun batez joan giñan Zerbera del Rio Alama-ra.

Erri orren ballara batean egoten gera, Balberde da bere izena.

Goizero bertara joaten dira piszinara, denbora, ona bada beintzat.

An ere badaukate lagun bat, suiaren anaiarekin lana egiten duana Irunen.

Erri ortako semea da.

Izatez oso alkar maiteak dira.

Urtero apari bat egiten degu oso leku ederrean.

Danok ditugu geren pentsaerak, arek ere bai.

Ez da geldi egotekoa.

Erria, ordeka da erreka ondoan.

An daude piszina, udaletxe, taberna, denda eta abar, bañan andik gora malda ederrean bizi dira.

Etxe guztian bukaeran alturan erosi zuan garai batean garia garbitzeko, izaten zan una era esaten zioten.

Gaurko gazteak etzuten ikusiko ori.

Bukatu ziran lan oiek.

Bururatu zitzaion eta egin.

Aitonak begira baleude gustora egongo lirake nola jarri dun ikusita.

Goiko aldetik zelai une ederra.

Azpiko aldetik gariak garbitzen botatzeko bi zulo arrizko paretakin egiñak.

Lenago aiek seguratu zituan burnizko biga ederrak sartuta.

Gero kotxea sartzeko legorpe ederra gañean, berak lana egiteko beste bat.

Azkenean beko bi zulo aietan egin ditun lanak atea jarri zion sarreran; sukaldea ez nola nai zuzenduta.

An aiña zer ikusi nun billatu liteke!

Zaldi edo beorren gauzak, asi ankako perratik eta buruko lotura arte; an ez da ezer palta.

Plantxa zarrak, burruntzali, ardiak mozteko goraizak, orain berrogeita amar urte azaldu ziran radioak.

Dakizkidanak jarrita amarretik bat ez nuke jarriko.

Orain beste gelara.

Sukaldea añekoa da.

An jarri ditu pauso batzuk bera jetxita.

Lenengo apalak gauzak jartzeko, metro pare bat alturan.

Eskilara batzuk igota koarto ederra, ministro bati bere emaztearekin gaua pasatzeko emateko modukoa.

Zeñek pentsatu lezake leku artan olako gauzarik egon bear duanik?

Oraindik bearrezkoena ez det jarri.

Nola diran oso lagunak nere pameliarekin urtero apari bat ematen digu antxe alkarrekin.

Ori da pozgarriena.

Aurten zortzi lagun bildu giñan gu sei eta senar emazteak.

Ango jatekoak jartzen dituzte.

Gela berriz, orain eun urteko gauzak orma guziak beterik.

Billoba nuan ondoan.

Ainbeste galdera egin zidan: au zertako zan, onek nola du izena.

Gauza asko zeuden nere etxean ikusitakoak.

Ez naiz gaur gauean kanpoan ibilli zale, bañan antxe ordu pare bat gustora pasatzen ditut.

Beste egun batean bildu giñan bera eta lagun sendagile batekin.

Bere antzekoa ura ere, kontulan ederra beintzat.

Arek aitatu zizkigun zigueñak Españian geiena Naparroan eta Erriojan ibiltzen omen dirala; kabiak berriz, Alfaroko eliza gañean.

Orduan esan nion lengo urtean jardun nintzala kontatzen: amasei bazeuden.

- Ahora hay más, erantzun zidan.

Aurten kontatu ditugu ogeita sei beintzat.

Urtero berritzen omen dituzte kabiak lurrez eta egurrez, lengoaren gañetik.

Nundik etortzen dira
orrenbeste pisti,
leku onak nun dauden
ederki dakizki,
kabi danak berrituaz,
lur, egur da guzti,
udara pasa nairik
itxasoz onuzti.